Askebideen helburua haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak jarri dira martxan, haur guztiak desberdinak direlako eta batzuek irudien bidez komunikatzea gustukoago duten bitartean, beste batzuek adibidez, gorputzarekin egitea nahiago dutelako
"Botere Harremanak Argazkitan" Oiartzun Irratian
2025/12/05
Oiartzun Irratiak elkarrizketa bat egin digu Botere Harremanak Argazkitan erakusketari buruz, eta dagoeneko entzungai dago. Proiektuaren jatorria, helburua eta komunitatearen parte-hartzea ezagutzeko aukera ematen du.
Argazki erakusketa Oiartzunen BOTERE HARREMANAK ARGAZKITAN
2025/12/04
Abenduaren 10ean inauguratuko da “Botere Harremanak Argazkitan” erakusketa Landetxeko lehen solairuko pasabidean (Oiartzun), 18:00etan. Komunitatean egunero bizi ditugun botere harremanak irudien bidez azaleratzeko espazioa izango da: elkarri begiratzeko, geure burua besteengan islatuta ikusteko edo, baliteke, interpelatuak sentitzeko ere.
Bakardadea eta laguntasuna jorratu dira Oirartzungo adin desberdinetako herritarrekin
2024/12/30
Abenduak 19an, Zaintzadi eta Gazte Izanak konplize izanik Oiartzungo 55 urtetik gorako herritarrekin bakardadearen inguruko lanketa egin genuen, gazteeekin antzera.Hitzen arteko loturek narrazioak sortzen dituzte hemen. Fantasiazko munduak eta sentipenak nahastu eta konpartitzea ematen da gune honetan.
Pintzelak, margoak, papera, mihisea… ideiak irudien bitartez kaleratzeko adierazpidea da hau.
Norbanakoak barruan duen hori paperean eta ahozko adierazpenaren bitartez plazaratzeko sortua. Jendaurrean azaltzeko, norbere erritmoa eta tonua jartzeko bidea.
Gorputz guztiak desberdinak dira eta bakoitzak soinu berezia sortu dezake. Gorputzen mugimendu eta soinuekin zein perkusio instrumentuekin adierazpen sonoroak transmititzeko aukera ematen da bertan.
Hip Hop munduaren arlo bat da DJa. Musika eta erritmoaren bitartez haurrek DJaren mundua ezagutu eta nahi dutena adierazteko aukera izango dute barrua askatuz eta sorkuntza prozesua konpartituz.
Askebide honetan, haurrek adierazi nahi dutena, irudi eta hitzen bitartez hormetan azaleratzen dira. Irudien eta mezuen sorkuntzak modu kolektiboan bideratzen dira jabegabetzaren bitartez non guztion ahotsak, beharrak eta formak hartzen diren kontutan.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere
egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.