Arrakastatsua eta emankorra izan zen Marina Pintosen yoga tailerra
2017/05/02
Pasa den apirilaren 30ean eman zuen Marina Pintosek yoga tailerra Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, Haziak egitasmoak antolatuta. Plaza kopuru guztiak bete ziren eta hainbatek itxaron zerrendan eman behar izan zuten izena, balizko beste saio baterako. Bertaratutakoek oso gustura jarraitu zuten saioa.Familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra
2017/04/24
Apirilak 30ean, igandean, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 685 32 30 [...]Haziak egitasmoa martxan da berriro Haurtzaro ikastolan
2017/03/28
2016-2017 ikasturtean Haziak egitasmoa bigarren urtez martxan da Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko ikasleekin.Martxoaren 25ean enpatia jolasak Abaraxka ludotekan
2017/03/22
Martxoak 25ean HAZIAK proiektuaren baitan Oiartzungo Abaraxka ludotekan ENPATIA jolasekin saio berezia burutuko da.Haziak dokumentala ikusgai dago sarean
2016/10/04
Urtebete pasa da Haziak egitasmoa martxan hasi zela, 2015eko irailean forma ematen hasi ginenetik. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri zen iazko ikasturtean eta 2016-2017an esperientzia errepikatuko dute. Baina Haziak egitasmoak ez du horretara mugatu nahi, pixkanaka-pixkanaka herri desberdinetara, ekimen eta [...]Sortzaileen formakuntza saioa Haurtzaro ikastolako irakasleei
2016/09/15
2016-2017 ikasturtearen hasierarekin batera, Haurtzaro ikastola martxan jarri da Haziak egitasmoarekin. Gaur Pello Añorga, Idurre Ugalde eta Odei Astibiak, 2015-2016 ikasturteko 'Askebideak' tailerrak eman zituzten sortzaileetako hiruk, formakuntza saioa eskaini diete irakasleei.Haziak dokumentalaren aurrerapena argitaratu dugu
2016/06/22
Haziak egitasmoaren sustapena aurrea doa, apurka-apurka. Martxan jarri zenetik ia urtebete pasa da. Hori dela-eta, egun gutxi barru Haziak dokumentala argitaratuko dugu. Bertan hainbat pertsonen testigantzak, iritziak eta bizipenak jaso ditugu, irakasleak, haurrak, gurasoak, dinamizatzaileak... Dagoeneko aurrerapen bat ikusgai dago. [...]Harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu
2016/06/13
Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu: Haria: Emozioen kudeaketa Gometx gorriak: Haserrearen kudeaketa Iñurrien Hiria: Jolasak. Gure gustuko eta besteen gustuko gauzak eta jolasak. Aniztasuna eta desberdintasuna gure artean. Gauza berriak ezagutzea. [...]'Jokin eta betaurrekoak' ipuinaren bideoa sareratu dugu
2016/06/02
'Jokin eta betaurrekoak' bideoak Oiartzungo Haurtzaro ikastolako LH2ko haur batek 'Esan ipuinekin' askebidean sortutako ipuina du oinarrian. Askebideen bidez haurrek barruan zutena askatzeko aukera izan zuten. Ondoren marrazkiak eta ahotsak Oiartzungo Abaraxka ludotekako ekintza batean egin ziren, haur askoren parte-hartzearekin [...]Haziak egitasmoa Oiartzun Irratiko Arguyuan irratsaioan
2016/05/30
Pixkanaka-pixkanaka gero eta ezagunago ari da bihurtzen Haziak egitasmoa. Pasa den astean Nekane Martiarenak eta Eli Pombok, Haziak egitasmoko bi kidek Oiartzun Irratiko Arguyuan irratsaioan hitzegin zuten proiektuari buruz.Haziak egitasmoa gizarteratzen hasi gara Oiartzunen
2016/05/14
Haziak egitasmoaren baitan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan burutzen ari den esperientzia guztia herrira, gizartera, kalera ateratzea dugu helburu, modu desberdinetan.Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera, ‘Halakoak gara’ bideoa osatu dugu
2016/05/13
Harremanak eta harreman ereduak gaiaren gainean lanketa egiteko tresna bat da ‘Halakoak gara’ bideoa. Gai honen inguruan ikasleei lasai hitz egiteko eremua eta aukera sortzea zen Haziaken helburua eta, halaber, berdintzen eta ezberdintzen gaituzten gauzen kontzientzia hartzea. Horretarako, Dejabu Panpin [...]ARGIAk Haziak egitasmoaren inguruko erreportajea kaleratu du
2016/04/22
ARGIA aldizkariak bere azken zenbakian Haziak egitasmoari buruzko erreportajea argitaratu du. Harreman osasuntsuak ereiten izenburupean Mikel Garcia kazetariak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri dugun esperientziari buruzko xehetasunak kontatu ditu.Haziak egitasmoko protagonisten testigantzak grabatzen ari gara bideoa osatzeko
2016/04/16
Garrantzitsua iruditu zaigu Haziak egitasmoko protagonistak biltzea eta eurak prozesua nola ari diren bizitzen entzutea. Hala, irakasle, guraso, sortzaile, haur eta dinamitzaileek bakoitzak bere ikuspegitik kontatu dizkigute kamera baten aurrean euren emozioak, sentsazioak, ikusmoldea...Haziak-eko materialari ahotsa jarri diogu
2016/03/30
Azken egunetan ‘Igel marroitxo’ ipuinari eta ‘BarruKLIK’ komikiari ahotsa jartzen aritu gara Etxegiroan-eko lagunekin batera. Oso esperientzia aberasgarria izan da, bapatean Haziak-eko materialeko protagonistak gure belarrietara gerturatu baitira, orain arte irakurri baino ezin genituen hitzak ahoskatuz, euren beldur, nahi, kezka, [...]Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusgai larunbatean
2016/03/29
Haziak egitasmoaren baitan eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusteko aukera izango da, apirilaren 2an Oiartzungo pleno aretoan, 17:00etan. Sarrera doakoa izango da eta 7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua dago.Haziak egitasmoari buruz Arrosa sareko Zebrabidean aritu gara
2016/03/21
Gaur Nora Barroso eta Eli Pombo Arrosa sareko Zebrabidea programan izan dira, Haziak egitasmoari buruz hitz egiten. Elkarrizketaldi patxaratsua, intentsoa eta egitasmo hau guztia den bezala, barru-barrutik, bihotzetik eta sentimenduetatik azaleratua izan da. Milesker Nekane Zinkunegi, egitasmo hau lasaitasunez eta [...]LH2ko haurrek ‘Igel marroitxo’ ipuinaren etxerako lanketa prestatu dute
2016/03/09
‘Igel marroitxo’ ipuina gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH2ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako irakasleak emandako igelaren aurpegiaren forma moztu eta koloreztatu dute eta haur bakoitzak bere etxetik eramandako galtzerdi baten gainean pegatu du.LH5-6ko haurrek ‘BarruKLIK “ komikiaren etxerako lanketa prestatu dute
2016/03/09
‘Barruklik’ komikia gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH5-6ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako kazetariaren jolasa sortu da. Hau da, haurrek BarruKlik komikiaren inguruko galdera sorta egin beharko diete euren gurasoei.Askebideak: Haurren barne mundua azaleratzen
2016/03/07
Pasa den otsailaren 29an lau askabide jarri ziren martxan Haurtzaro ikastolan. Askebide hauen helburua oraingoz LH2n eta LH5-6n lantzen ari garen bi gaien inguruan (enpatia eta norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea), haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak [...]2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.