2016/03/01
Pasa den otsailaren 27an Oiartzungo Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak saioa egin zen arratsaldeko 17:00etan. Bertan haurrek ispilu jolasa, garbiketa jolasa, mugimenduaren trena jolasa, txotxongilo jolasa eta beste hainbat jolas eginez gozatu zuten, bestearen lekuan jartzen pixka bat gehiago ikasiz.
Adin ezberdinetako neska mutilek hartu zuten parte. Hezitzaileen gidaritzapean eta jolasaren bitartez bata bestearen lekuan jartzen saiatu ziren, bata besteari entzuten, besteen hutsunea betetzen, bestea ikusten, ukitzen, sentitzen… Haur eta jolasei esker partaide adina, erreakzio, egoera eta une bizitzeko aukera izan genuen.
Haundi eta txiki, neska eta mutil, gurasoren bat tarteko heziketa ez formalean ere haziak ereiten.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.