2019/11/28
Abenduak 8, igandea, goizeko 11:00tan familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Oraingo honetan Dafne izango dugu gidari lanetan ariko den aditua. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian izango da saioa.
Haur eta heldu izango gara elkarlanean yogak ematen dizkigun baliabideez ikasten eta gozatzen.
Betiko antzera, modu atsegin eta jostagarrian hurbilduko gaitu Dafnek yogara, kontzentrazio eta erlaxaziora
HAZIAK egitasmoak garrantzia handia ematen dio orainaren jabe egiteari, norberaren barne mundua azaleratuz botere harremanen lanketa osoa garatzeko kontzientzia hartzeko prozesu gisa.
Ekimen hau HAZIAK eta Abaraxka ludotekak elkarlanean antolatu dute, eta hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da.
Herria: Oiartzun
Lekua: Elorsoro Kiroldegia
Ordua: 11:00etatik 12:30era (10:45ean elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura)
Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute)
Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.
Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetara mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 645 00 54 96
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.