• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Ahozkotasuna eta kultur aniztasuna botereak desarmatzeko

2018/03/05

Umeekin batera marrazki bizidunak sortzeak zirrara ikaragarria sortu digu denoi. Are gehiago gaia eta lanketa bere osotasunean kontuan jartzen badugu.

VEDIko “Irudizko mugak” proiektuarekin batera elkarlanean aritu da HAZIAK proiektuak eta sortutako dinamiketan ahozkotasuna, kultur aniztasuna, trukea, adierazpen plastikoa, boterea, jazarpenak, konpartitzea…. komunitate giroan ezagutu ditugu.

Abiapuntua Yucataneko Hunucmako ahozko istorioa dago, LA X’TABAY. Hunucmako haurrek ipuinaren marrazki bizidunak sortu zituzten komunitateko pertsona helduekin eta VEDI-ko lagunekin batera. Bertako errealitatea ezagutu dugu Oiartzunen, hizkuntza, mitologia, emakumearen irudia… eta guzti hau herriko beste ahozko istorio batekin, “Haur galdua”, lotu dugu. Hemen ere emakumeak protagonista dira, jazarpenak eta botereak ardatz eta nola ez ume eta emakumeengan duen eragina aztertu eta hausnartu dugu.

Aste buru oso  batez izan gara Oiartzungo haur talde batekin dinamika zehatz bat gauzatzen. Itsasoaz haratagoko umeek ahozkotasunari emandako irudiak lotu gaituzte bi herriak. Bi istorioen arteko loturak aurkitu ditugu, eta narrazio eta ahotsei kolorea eman diegu.

Haurra beraiek izan dira emakumearen jazarpena modu batera edo bestera askatu dutenak, herriko sorginaren bila hurbildu direnak laguntza eske eta baita protagonista den haurraren egoera jasangaitzari irtenbidea eman diotenak.

Hona hemen Oiartzungo haurrek “Haur galduaren” istorioari sortu dizkioten marrazki bizidunekin osatutako bidea:

Ikusi Oiartzungo Hitzako artikulua: Ipuinek batu dituzte ozeanoaren bi aldeak

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.