• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Askebideak: Haurren barne mundua azaleratzen

2016/03/07

Pasa den otsailaren 29an  lau askabide jarri ziren martxan Haurtzaro ikastolan. Askebide hauen helburua oraingoz LH2n eta LH5-6n lantzen ari garen bi gaien inguruan (enpatia eta norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea), haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak jarri dira martxan, haur guztiak desberdinak direlako eta batzuek irudien bidez komunikatzea gustukoago duten bitartean, beste batzuek adibidez, gorputzarekin egitea nahiago dutelako. Hauexek dira martxan jarritako askabideak:

  • Esan irudiekin: Bakoitzak bere erara eta teknika desberdinen bidez irudiak sortuko dituzte haurrek, gai desberdinak landuz eta barruan duten hori azaleratuz. Askebide honen gidaria Idurre Ugalde, maitri, izan da, besteak beste, Tallerra, Hezkuntza Sortzailerako Espazioaren zuzendaritza eta dinamizazioa darama berak.
     
  • Esan rap-arekin: Ikasleek burututako hastapeneko lanketa oinarritzat hartuta, testuak eta ideiak landu eta rap egitura duten errimadun testuak sortu nahi dira. Era berean, Esan gorputzarekin askebidean (erritmoa eta body-perkusioa) parte hartzen dutenekin elkarlanerako ateak ireki nahi dira, erritmoak eta errimen errezitatzeak uztartuz. Askebide honen gidaria Odei Barroso izan da, 2zio rap taldeko partaidea.
     
  • Esan gorputzarekin: Askebide honen helburu orokorra haurrari bere barnean duena askatzeko bidea gorputz adierazpenaren bidez (erritmoa eta body-perkusioa) irekitzea da, musikaz gorputza gozatzea, bakoitzak dituen gaitasunez, mugez ohartzea, ezagutzea eta errespetatzea. Muga horiek onartuz eta motibazioaren indarrarekin lorpen berrietara iristeko gogoa piztea, taldekide guztien parte hartzea bultzatuz. Askebide honen gidaria, Odei Astibia izan da, egun besteak beste, Zo-Zongó taldean dabilen perkusionista.
     
  • Esan ipuinekin: Bakoitza bere erara eta, teknika desberdinen bidez ipuinak sortuko dituzte haurrek, gai desberdinak landuz eta barruan duten hori azaleratuz. Askebide honen gidaria Pello Añorga idazle eta ipuin kontalaria izan da.
  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.