2024/12/30
Abenduak 19an, Zaintzadi eta Gazte Izanak konplize izanik Oiartzungo 55 urtetik gorako herritarrekin bakardadearen inguruko lanketa egin genuen, gazteeekin antzera.
Dinamika ezberdinen bidez beraien haurtzarora egin genuen salto,zein ezberdintasun ikusten dituzue zuen haurtzaroa eta gaur egungo gazteen artean? bezalako galderen inguruan arituaz. Oroitzapenak lagun izan ziren gure elkar hizketetan. Haurtzaroko bizipenak eta norbanako batzuen bakardade egoerak azaleratu ziren, besteen lagunarteak eta bizipen ederrak. Guztion memoria astindu zen lagunarteko arratsalde ederrean.
Batzuk ez ziren bertaratu baina idatziz, poesia eta marrazki bidez utzi zuten beraien ekarpena eta presentzia.
Aiton amonen sorpresarako gaztetxo pare bat izan genituen bisitan. Aldez aurretik beraiekin ere bakardadea eta laguntasuna izan genuen ardatz.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.