• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera, ‘Halakoak gara’ bideoa osatu dugu

2016/05/13

Harremanak eta harreman ereduak gaiaren gainean lanketa egiteko tresna bat da ‘Halakoak gara’ bideoa. Gai honen inguruan ikasleei lasai hitz egiteko eremua eta aukera sortzea zen Haziaken helburua eta, halaber, berdintzen eta ezberdintzen gaituzten gauzen kontzientzia hartzea. Horretarako, Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera material berezia sortu da. Lanketarako, Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleei egindako elkarrizketekin bideoa osatu da.

 

 

Ikasleei grabaketan parte hartzeko deia egin zitzaien eta guztiek azaldu zuten parte hartzeko gogoa eta zozketa bitartez hainbat haur hautatu ziren. 

 

Bideoa ikasgelan ikusi ondoren, harremanen inguruan zuten iritziaz galdetu zitzaien eta bertan neska eta mutilen artean erlazionatzeko ditugun moduei  bai eta berdintzen eta desberdintzen gaituzten gauzei buruz hitz egin eta eztabaidatu zen.

 

Emaitza interesgarria izan da oso, izan ere, harremantzeko ditugun ereduen, berdintzen eta desberdintzen gaituzten gauzen eta sentimenduen kontzientzia kolektiboa oholtzaratu baita.

 

Informazio gehiagorako kaixo@haziak.eus

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.