2018/04/30
Oraingo honetan Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidari.
Modu jostagarri eta dibertigarrian konbinatu zituen Dafnek, jolasak, arnasketak, asanak (yogako posturak) eta kontzentrazio ariketak.
Hegan egin nahi zuen hartzaren ipuina izan genuen saio osoan zehar lanketaren abiapuntu. Ipuinari jarraituz, naturarekin zerikusi duten asana ezberdinak egin genituen (zuhaitza, lehoia, igela, ilargia, sugea…) baita arnasketa sakon eta lasaigarriak ere.
Etxean eta modu oso errazean egiteko arnasketa ezberdinak erakutsi zizkigun bertaratutako guztiei Dafnek.
Familia ezberdin asko izan ginen bertan denon artean yoga famili bakar bat osatuz.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.