2018/05/29
Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatutako saio berri honetan berriz ere Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidaria.
Ipar Poloko ipuin bat izan genuen saioaren gidari. Dafnek ipuina kontatzen zuen bitartean asanak (yogako posturak) egin genituen.
Ipuinaren irakaspena, familiaren, lagunen, herriaren garrantzia izan da, hauen berotasuna edo onartzearen garrantzia.
Goizari amaiera emateko denon artean artilearekin mandala bat egin genuen, guztion arteko konexioa irudikatuz eta guztion garrantzia azaleratuz.
Adin ezberdinetako jendea elkartu ginen bertan denon artean berriz ere yoga famili bakar bat osatuz.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.