Sormen prozesu desberdinen aniztasuna
Bukaeran haur bakoitzak bakarka landutakoa taldera eramango du. Bertan besteekin partekatuko du. Ondoren, taldean adostutakoa denen aurrean beste lagunei azaldu beharko diete. Horretarako komeni da talde bakoitzak bozeramaile bat izendatzea, hau da denen aurrean hitz egingo duena. Hala ere, istorioa denen artean ere kontatu dezakete. Taldean lantzean eta partekatzean sormen prozesu desberdinen aniztasuna, desberdintasunak eta berdintasunak agerian geratuko dira.