Sorkuntza eraldaketaren oinarritzat jotzen dugu. Garatzen diren iraultze prozesuak barne sorkuntzan zein sorkuntza kolektiboan oinarritzen dira eta horietan pertsonari bere buruarekin egoteko tartea ematen zaio, inolako epaiketarik gauzatu gabe. Halaber, plazaratzean lanketa kolektiboa ere ematen da eta sorkuntza kolektibo horretan komunak eta indibidualak diren elementuak egongo dira.