Kolore mataza ipuinak pertsonen arteko harremanen mundua lantzen du.
Izan ere, mataza batean bizi gara, kolore guztietako hari zein artileak dituen mataza zoragarri batean. Gorriak, berdeak, urdinak, moreak... denak elkarrekin nahasten dira, harremanak sortuz, lotuz eta askatuz.
Guztia da posible harien artean. Hala, ipuinaren bidez hari mataza horretan gerta daitezkeen hainbat egoera edo testuinguru mahai-gaineratu nahi dira, haurrek zein helduek ulertzeko moduko hizkuntza batean kontatua:
Hari horiek guztiek mezu bakarra osatzen dute:
Goza dezagun koloreez eta sor ditzagun harreman berriak gure inguruko hari guztien artean!
Deskargatu APPa eta errealitate areagotuaren bidez, sakondu kolore matazak eskaintzen dizkizun irakurketa desberdinetan!
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.