• Vimeo
  • Twitter

Materiala

Barrurako bidean

Askotan kanpora begira bizi gara bizitza horretan gure barne konexioa albo batera utzita. Atal honetan, orainean kokatzeko baliogarriak izan daitezkeen mota askotako baliabideak dituzue. Aniztasuna sortzaileek ematen dute, hemen kokatzeko helburu hori lortzeko beraien ikasketa/bizipen prozesuetan oinarritu baitira. Aurkituko dituzuen bitarteko bakoitza pertsona desberdinen arteko elkarlanaren ondorio da eta horrek irekiera berezi bat ematen dio emaitzari. Bakoitza desberdina gara eta hemen zuentzako pizgarria den zerbait aurkitzea espero dugu.

Barneko oreka puntua ureztatzen Barneko oreka puntua ureztatzen

Audio honen bidez, orain eta hemen gertatzen ari denari arreta jartzeko teknika bat ikasiko dugu. Arnasketan arreta ipintzeak lasaiago sentitzen laguntzen digu, orainera itzultzen. Gainera barne oreka puntuak aurkitzearen onurak gehitzen zaizkio ariketari.

Barneko ausardiarekin konektatu Barneko ausardiarekin konektatu

Arnasketa eta irudimena erabiliz bidaia bat egingo dugu eta denok barnean dugun indar eta ausardiarekin konektatzeko aukera izango dugu. Kasu honetan bi euskarritan daukazue eskuragarri barruko bide hau, audioan eta testu formatuan.

Arnasketa, erritmoa, kolorea Arnasketa, erritmoa, kolorea

Geletan gaien lanketarekin hasi aurretik, ikasleak “hemen eta orain” kokatzeko helburuarekin sortu dugu ariketa hau. Horretarako sistema neurobegetatiboa eta hipotalamoa orekatzeko teknikak erabili ditugu

Arnasa Gorputza Usaimena Arnasa Gorputza Usaimena

Geletan gaien lanketarekin hasi aurretik, ikasleak “hemen eta orain” kokatzeko helburuarekin sortu dugu ariketa hau. Erlaxazio ariketa bat da. Barrurako bide bat egingo dugu horrek gorputzean sortzen duen efektu atsegina sentitu eta bizitzeko.

Airean marraztu Airean marraztu

Musika entzuteak sentimendu ezberdinak sortzen ditu pertsonengan. Ezaugarri horretaz baliatuko gara unean sentitzen duguna barrutik kanpora ateratzeko. Helburua lortzeko asmoz parte-hartzaileei koadro bat airean margotzeko proposatuko diegu.

Harriak kolorea irudimena Harriak kolorea irudimena

Ariketa honetan bisualizazioarekin lan egingo dugu. Parte-hartzaileei erakutsi nahi diegu pentsamenduak erabiltzea zein lagungarria izan daitekeen. Efektu positibo ugari ditu, asko erlaxatzen du, gorputza kontrolatzen laguntzen digu.

Artilezko mandala Artilezko mandala

Artilezko mandala bat sortzea proposatzen dizuegu. Mandala honen bidez parte hartzen dutenen lotura marraztuko dugu. Era berean, mandala honen bidez, guztion balioa, eta elkar zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi da.
 

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.