• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Komikiak

BarruKlik

BarruKLIK komikian norbanakoaren eraikuntza propioa ahaztu gabe taldearen garrantzia azpimarratzen da: norberak egoerak iraultzeko eta ahalduntzeko duen aukerei buruz hitz egiten da, taldearen eragina, rolak, harremanak...

BarruKLIK-ekin jolasteko proposamenak

BarruKLIK komiki arrunt gisa irakurri daiteke, baina lagunen arteko harremanak eta norberaren barrua lantzeko aukera ematen du. Halaber, irakurketa ezberdinak egiteko sortua dago. Komikiak, hasiera, korapiloa eta bukaera ditu eta hau kontutan hartuta atal ezberdinetan zatitua dago: hasiera (4-15 orrialdeak), korapiloa (16-29 orrialdeak) eta bukaera (30-35 orrialdeak). Komikiarekin nahi duen moduan jolasteko aukera ematen dio honek irakurleari, une batez irakurlea bera izanik komikiaren sortzaile, idazle, irudigile…

Modu honetan jolas proposamen bat egiten da:

  1. Bideak sortzen: Hasiera irakurri (4-15 orr.) eta bukaera sortu daiteke.
  2. Bidea eginez: Hasiera eta bukaera ezagututa (30-35 orr.) helmuga zehatzera nola iritsi asmatu daiteke, hau da, puntu batean kokatuta eta nora iritsi nahi den jakinda, helmugarako bidea sortu daiteke.

Halaber, liburuxka honetan komikirako prestatuak dauden hainbat orrialde huts daude. Orrialde hauek komikia nahi bezala luzatu edo erdiko istorioa aberasteko erabili daitezke. Orri berriak komikian txertatu ditzakezu eta komikia pertsonalizatu. Jolastu pertsonaiekin eta egoera berriak sortu!

Komikiak, irakurle adina bertsio izan ditzake. Mila hasiera, korapilo eta bukaera. Sormena eta irudimena lantzeko jostagarria den komiki bizia dugu hau, uneoro berria izan daitekeen komikia.

Deskargatu (PDF)

Audioak

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.